XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pentsatzen nuen agian, haren aitak bazuela hor zer ikusterik.

Berak behin esan zidanez, bere aitak edan egiten zuen.

Horretaz ez zen gehiago inoiz mintzatu, baina nik beti begien aurrean nuen hori bere familia aipatzen zuenean.

Ediporen konplejoa eta horrelakoak gogoratzen zitzaizkidan.

Beharbada, niregan jarririk zituen bere aitarekiko sentimenduak.

Baina zihurren, oker nenbilen hori pentsatzean.

Dena dela, ez ziren batere klaroak niregana zituen sentimenduak.

Horrek larritu egiten ninduen hasieran, baina gero hartaz ez gehiago pentsatzea erabaki nuen.

Abandonatu egin nintzen Inesen eskuetan.

Eta gero eta areago, sakonkiago eta ozenago ninduen bere eskuetan.

Gauza hauetaz ez genuen inoiz hitzegiten.

Nik, gainera, bildurra nuen.

Ongi aurkitzen nintzen neure barruan.

Lau hilabete ziren elkar ezagutzen genuela eta oraindik ez genion elkarri musu apur bat ere eman.

Ez genion elkarri eskurik ematen.

Baina nik banekien haren eskuak beroak zirela.

Eta bere ezpain nabarmen haik laket zitzaizkidan.

Inoiz, ahora egiten nion so, astiroki, eta orduan bero larri bat sentitzen nuen.

Inoiz harat-hunat genbiltzela, gure gorputzak ikutu egiten ziren.

Gogoratzen naiz egun hartaz, nola Ines argazki batzuk paretean jartzen ari zen.

Aulkira igorik ari zen eta une batez erortzeko egon zen.

Ni alboan nintzen eta neure besoez sostengatu nuen.

Momento batez haren gerri gogorra besarkatu nuen.